Zaharren egoitza egiteko asmoa du Udalak

Esteban AROTZENA 2009ko irailaren 9a

Urtarrilean izena eman behar du bazkide izan nahi duenak

Zaharrak elkartzeko erabiliko litzatekeen egoitza baten beharra dagoela uste du Udalak. Kontutan izan, herriko biztanlegoaren bostetik bat 65 urtetik goitikoa dela, ia berrehun lagun beraz. Horretarako, lehen pausua orain dela hiru urte eman zen, kuar­­tela izandakoan etxebizitza babestuak eraiki eta 100 metro koadroko bajua Udalak beretzat gelditu zuenean, hain zuzen. Lokal eder horri bere garaian oentsatu zen funtzioa eman nahi zaio orain, eta badirudi, abenduaren 29an ho­rretaz hitzegiteko bildutako berrogei lagunen jarreraren arabera, asmoak aurrera eginen duela.
Dena den, alkateak esan zigunez, obrak hasi aurretik benetako eskaria badagoen jakin nahi dute Herriko Etxe­koek. Horren berri zehatzagoa izateagatik, balizko egoitza horretako bazkide izan nahiko luketenen zerrenda ireki dute. Hilabete honen bukaera arteko epea dago Udaletxean izena emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun