Azken udal batzarrean, joan den urteko aurrekontua onartu zen eta 80 milioi pezetakoa izan da.
Horietatik 60 milioi inbertsioetan joan dira. Gehien bat Astomela errekan egindako lanetan gastatu da dirua. Erreka garbitu egin da, errekako igerilekua txukundu da eta arrainak pasatzeko igarobidea egin da presan. Horretaz gain, eskolan lan batzuk ere egin dira.