Burugorriko pistaren bigarren fasea 29 milioi kostako da

Esteban AROTZENA 2009ko irailaren 8a

Bere garaian aurreikusi zen bezala, Buru­gorriko pistaren zolaberritzearen bigarren faseari ondorengo astetan ekinen zaio. Iruñeko Ex­ca­­vaciones y Refore­s­ta­ciones, S.L. lantegiak eginen du ia 29 milioi pezetako aurrekontua duen lan hau.
Burugorri izena daraman bidearen konponketaren lehenengo puska, zortzi kilometro, orain dela urtebete egin zen. Orain eginen direnak, orduan utzitako sei kilometroak dira. Lan hauek bukatzen direnean, egoera ederrean geldituko dira herriko mendi aberats eta emankorrenak lotzen dituen zirkuitoa, Hernaniko errepidetik hasi eta Buru­go­rri, Udi, Frantzesan gu­rutzea, Unalbide, Zu­marreneko Harrobia eta Olatxo artekoa, alegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun