Langabetuak kontratatzeko dirulaguntza eskatu dio Udalak Nafarroako Gobernuari

Kontxi KLABER 2009ko irailaren 7a

Eskaria onartuz gero, hiru langile hartuko lirateke

Aranoko Udalak, urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkuran, Nafarroako Lan Zer­bi­tzuak langabezian dauden pertsonak kontratatzeagatik eskaintzen duen dirulaguntza eskuratzeko eskaera egin du hiru pertsonentzat. 2000. urtean, David Narbarte herriko gaztea lau hilabetez kontratatu zuen Udalak, egiteko zeuzkan hainbeste lanetan aritu zen. Esate baterako, itxiturak egiten edo mendiak garbitzen aritu zen.
Lagun­tza hori eskuratuz gero, asmo bera dago aurten ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun