Zubillaga-Saralegik erosi ditu hiru egur lote

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

Leitzako Zubillaga Saralegui SL enpresak gelditu ditu Udalak subastara ateratako azken hiru loteak. Insignis pinuaz eta alertze japonia­rraz osatua eta  Artza­baleta eta Trunkadan dagoen lehenengo lotearengatik, 13,2 milioi pezeta ordainduko ditu. Bigarren lotearengatik –larizio eta insignis pinuak, Artzabaleta eta Trunkadan–, 7,2 milioi ordainduko ditu eta hirugarrenarengatik, ia 9 milioi. Hirugarren lote hau Ibarla alderdian dagoen haritz amerikanoaz osatua dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun