Beste urte batez umore ona eta giro bikaina nagusitu dira iñauterietan. Gazteek etxez etxe eta baserriz baserri egiten duten eskearekin batera, gero eta gehiago dira herrian atsoguratuak ateratzen direnak. Gainera, urtetik urtera karroza ikusgarriagoak ikusten dira. Aurten, argazkian ageri denez, astronautak ere ailegatu dira, kohete eta guzi. Iñauterietan musikarik ezin da faltatu eta aurten Incansables txarangarekin batera, Xapo eta Mindegia anai arrebak aritu dira.