Lehengo ostegunean, urtarrilaren 25ean, Aresoko eskolako gurasoak bere ume txikiekin kontuak emateko urteroko batzarra egiten ari zirela, alkatesak kanpora ateratzeko atea itxi egin zuen ordu batez, denak barruan edukiz. Bilera eskolako zuzendariak horretarako izendatutako gelan egiten ari ziren, bera bakarra baita legez horretarako dena. Guzti hau Udalak eta eskolako komunitateak gelen erabileraz aspaldian duten arazoa dela eta gertatu da.
Aresoko Guraso Elkartea