Obra batzuk egiteko langabetuak hartuko ditu Udalak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

Nafarroako Gober­nu­ko Enplegua Sus­tatzeko Zerbitzuak dirulaguntzak eman ohi dizkio Udalari langabezian dagoen jendea hartu eta hainbat obra burutzeko.
Aurten Leitzako Udalak honako obrak egiteko asmoa erakutsi dio aipatutako zerbitzuari: herriko hainbat bide eta pareta konpon­tzea, barandak margotzea, udaletxeko aurrealdea edo fatxada garbitzea, kanposantuko barreneko bidea egokitzea, Ixkibarren iturri bat jartzea eta Arkiskil, Erasote eta Errekako bideetako ubide edo kunetak egitea. Nafarroa­ko Gobernuak onartutako dirulaguntzaren arabera egiten dira lan-kontratuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun