Antton Erkiziaren argazkiak irabazi du Mendibil mendi taldearen lehiaketa

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

Mendibil mendi taldeak antolatutako argazki lehiaketara hirurogei argazki aurkeztu dira. Argazki hauekin erakusketa bat antolatu dute. Hau “Floriren dendan” ikus daiteke otsailaren 14tik aurrera. Mendi taldeak lehen saria Antton Erkiziak aurkeztutako argazki bateri eman dio eta bigarrena Miel Mari Elosegiri (15.000 eta 10.000 pezetatako sariak jaso dituzte).
Baino gure iritzia ere jakin nahi dute eta horretarako botoa Maimur eta Astiz liburudendatan edo Karrape Irratian utzi dezakegu sobre itxi batean. Boto gehien jasotzen duenak ere izanen du bere saria. Ikus ezazue erakusketa merezi du eta!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun