Olaberriko zubia egiteko dirulaguntza izanen da

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

Hirurteko Azpiegitura Planaren barrenean

Nafarroako Gober­nu­ak, 2001-2003 urteetarako dirulaguntzak finkatu ditu eta Leitza­rako 35,6 milioi pezetatako dirulaguntza onartu du. Hiru obretarako eskatu zen dirulaguntza: Patxi Arrazola auzoko ur-hornidura, saneamendu eta zoladura, Sakuluko kamioaren moldaketa eta herrirako eta industrialderako sarrera berria egin ahal izateko Olaberri ondoan egin nahi den zubia. Eskaera hauetatik Ola­be­rriko zubiari dagokion dirulaguntza beste­rik ez du onartu Go­ber­nuak (aurrekontuaren %50a). Dena den, La­rraunekin batera, zaborrarekin lotutako beste kontuetarako (Man­da­zaien­bordako zabortegia itxi, adibidez), beste 7.750.000 pezeta lortu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun