Igandean ospatu ditugu ihauteriak

Kontxi KLABER 2009ko irailaren 7a

Baserriz baserri eskean ibili ziren zomorroak

Igandean ospatu ziren ihauteriak. Betiko modura, zomorroek, neska eta mutilez osatutako koadrilak, Suro auzoan eman zieten hasiera, korneta hots eta trikitixa eta pandero soinuekin. Suroko baserriak jira orduko beste auzoetara jo zuten mozorroek, Arranbide, Benta Berri, Beheko herri eta, azkenik, Arano herrian bertan puskak bilduz. Batek burrutzia eramaten du eta hemen urdaia eta txorizoak jartzen dituzte, beste batek xextua arraultzeak jasotzeko eta ditua biltzeko poltsa ere eramaten dute. Hemen bukatutakoan mozorroek elkartean bazkaldu zuten eta gero zagi dantza egiteko elkartetik herri sarrerara joan ziren, saltoka makilak eskuan zituztela. Lau lekutan dantzatzen da zagi dantza, Tximi­txe­neko atean, Etxe-Haun­diko atean, Itturri parean eta azken saioa plaza. Ihauteriak bukatzeko, herri afaria egin zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun