Nafarroako Kutxak Goizuetan duen sukurtsalean orain dela aste batzuk paratu dituzte kartel argidun berriak. Bat Kale Nagusira ematen duen fatxadan eta bestea Santa Maria kale aldera ematen duenean. Bere eguneroko inprimakietan ez bezala, hemengo bi hizkuntz ofizialak erabili dira kartel hauetan, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz alegia. Baina kasualitatez, Kale Nagusikoa da Cajanavarra dioena eta atzekaldekoa Nafarroako Kutxa jartzen duena. Seguru aski kartel hauek paratu zituzten langileen hutsegitea izanen da. Biztanlegoaren %99a euskalduna den herri batean nola jokatuko du ba horrela nafar guztiena den erakunde honek? Dena den, bakarren batek euskararen kontrako eraso berri baten aurrean egon gintezkela pentsatu aurretik, Nafarroako Kutxak hankasartze hau konpondu beharko lukeela iruditzen zaigu.
Goizuetako Caja Navarrako bezero talde bat