Olio begetalaren birtziklapena

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

Udalak hitzarmen bat sinatuko du Ecogras enpresarekin, etxeetan erabiltzen den olio begetala biltzeko. Olio hau hondar toxikoa ez bada ere, harrikotik botatzeak eragin txarrak ditu: sagu eta arratoiek elikatzen dira, itsasoan olio putzuak sortzen dira, ur hondakinen garbiketa zailago eta garestiago bilakatzen da eta gainera probetxagarria izan daitekeen olio hori beste ezerretan erabili gabe galtzen da. Bilketa hilean behin eginen da, ostiralaz, azoka garaian. Etxeko olio zikina edozein ontzitan eraman eta Ecograsekoak jasoko dute. Zerbitzua dohainik izanen da herritarrentzat, Udalak ordainduko baititu enpresak bilketa bakoitzeko kobratzen dituen 50.000 pezetak. Ia pixkanaka etxeetan erabilitako olioaren %100 jasotzea lortzen den. Kontutan izan 1000 biztanlek isurtzen duten olioa 600 litrotan estimatzen dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun