Dakizuenez, aurreko urteko udan Saharako hainbat haur etorri ziren gure artera, beraien herrian jaso ezin ditzaketen hainbat zerbitzu (osasuna,...) jasotzeko posibilitatea izateko eta Saharar herriaren egoera zein den ezagutarazteko eta elkartasuna adierazteko antolatutako proiektuari esker. Esperientzi aberasgarri honek aurten ere jarraipena izatea nahi dute. Horretarako, aurtengo udan Saharako haur bat etxean hartu nahi baduzu, martxoaren 15a baino lehen, Gaztañaga tabernan, Farmazian edo Gizarte Zerbitzuan izena eman dezakezu.