Droga menpekotasunaren prebentziorako gazte topaguneak antolatu dira

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 7a

Antzezlana eta mahaingurua antolatu dira martxoaren 16 eta 17an

Leitza, Altsasu eta Irur­tzungo Droga menpekotasunen Prebentzio Programek eta Sakana­ko Askagintzak gazte topagune batzuk antolatu ditu, «drogen gaia gazteek zuen kabuz, presio, hipokresi eta juiziorik egin gabe hitz egin eta landu dezazuen, hau da, fenomeno honek gazteengan duen eraginaz hausnartzeko eta alternatibak zehazteko».
Leitzan bi ekintza burutuko dira. Batetik, martxoaren 16an, ostirala, arratsaldeko 8,30­etan, antzezlan bat burutuko da zineman eta bestetik, martxoaren 17an, larunbata, arratsaldeko 4etatik aurrera, gazte eztabaida, hausnarketa eta proposamenak egiteko aukera izanen da, Aurrera elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun