Herrilurren trukaketa

Esteban AROTZENA 2009ko irailaren 7a

Nafarroako Gober­nu­ak 9.840 metro koadroko herrilurra 22.530 metroko beste batekin tru­katzeko baimena eman dio Udalari. Az­ken lur hau Izaskun Iri­ar­­te­rena da eta Urumean kokatutako presa bati, ubide bati eta makina-gela bati dagokio. Tru­kaketa honekin Udalak bereganatuko ditu jauzi hidroelektriko batek hartzen zituen lurrak.
Beste herrilur eskual­da­keta baten bidez, 8.203 metro koadroko lurra, Jose Lorenzo Ape­zetxearen beste 11.448 metrorekin aldatuko dira. Trukaketa honekin, zentral zahar batera ura zeramaten bi ubidek hartzen zituzten lurrak berreskuratuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun