Goizuetarrak izar Ameriketan ere

Esteban AROTZENA 2009ko irailaren 7a

Dionisio Txoperena da Iparramerikako telefono konpainia handienaren publizidade kanpainako protagonista

Hemezortzi urterekin Ameriketara artzain joan eta 46rekin publizidade izar bihurtzea ipuinetan edo Estatu Batuetan bakarrik gertatu liteke. Horixe da Dio­­nisio Txoperena gaur egun, izar bat, AT&T telefono konpainia egiten ari den publizidade kanpaina erraldoiaren protagonista baita gure herriko mutil hau.
Estatu Batuak, Kana­da eta Mexikoko telebista kate, egunkari eta aldizkari garrantzitsuenetan agertzen da Dioni­sio, baita hiri guzietako publizitate paneletan ere. Bere anaia Jabier Marik ere parte hartu du kanpaina honetako iragarki batzuetan.
Txo­pe­re­nak esan zigunez, suer­teari zor dio gaur egun bizitzen ari den egoera hau, taberna batean zegoela hurbildu omen zitzaizkion publizistak froga batzuk egiteko proposamenarekin. Ordurako, ehun­da­ka omen ziren proba­tuak, baina azkenean goi­zuetarra hautatu zuten. Bi urteko kontratua sinatu zuen eta oraindik erdia falta zaio betetzeko; hurrengo hilabeteetan beste hainbat iragarki grabatuko ditu Ho­llywooden, eta AT&T konpainiaren akzioak gero eta balore handiagoa dute.
Ez dago gehiago eskatzerik. Amets amerikarrean sinistu beharrean gaude, galdetu bes­tela Dionisio Txo­pe­renari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun