Berastegin jaio eta urte batzuetan bertan bizi. Naparra edo giputxia sentitzen zara?
Hemen nagoenean naparra, baina hara joaten naizenean erdi giputxie.
XXI. mendeko «super-hiper…» neska al zaitugu?
Nere ustez bai, modan egotea asko gustatzen zait.
17 urte. Adin «ero-ero» horretan nola bizi zara?
Gustora, eta adin hau pasatzean, ahal balitz errepikatu egingo nuke.
Zure bizimoduan beste sexuko pertsonek zer tokia daukate?
Momentu honetan garrantzi handia dute.
Ikasketetaz gain, zer erreponsabilitate gehiago dituzu?
Oso gutxi, nahiko daukat Batxilergoa aurrera ateratzen.
Familia hitzak zer gogorarazten dizu?
Maitasuna.
Ze mozorro eta parranda egin dituzu aurten Tolosako iñauterietan?
Aste guzian Tolosan egon naiz, baina mozorrotu egun batean, aztia.
Aktore, musiko eta idazle baten izenak.
Leonardo di Caprio, Mikel Urdangarin, Bernardo Atxaga.
Hitz batean adieraz nola ikusten dituzun asteburuko parrandak?
Espezialak.
Ze sentiarazten dizute alkola, drogak, sexua hitzek?
Plazerra.
Bestondoa pasatzeko aholku on bat?
Ongi bazkaldu eta siesta on bat.