27 egur loteren eskaera izan da aurten udaletxean. Etxe bakoitzeko lote bakarra eskatzeko aukera zegoen.
Martxoaren 1ean egindako osoko bilkuran zozketatu ziren loteak. Eskale bakoitzari bere alderdian ematea kontutan hartu zen, ahal den gertuen izan dezaten egurra ateratzeko orduan. Urte beteko epea izango dute lote hauek ateratzeko.