Korrikaren alde kantu afaria egin zen San Roke elkartean

Kontxi KLABER 2009ko irailaren 4a

Martxoaren 9an ostirala, 70 lagun elkartu ziren  Korrikaren alde antolatutako kantu afararira.Afal ondorean Arantxa, Ainhoa eta Maider Ansak, soinua jo eta afaltzera bildutakoekin batera  kantu herrikoiak abestu zituzten, tartean bertsotan ere aritu ziran  Lega­rreta, Osa, Iraola eta Toloxa. Oso giro polita sortu zen denen artean eta bertan bi Kilometro erosteko adina atera zen. Aurreneko aldiz apirilaren 6an pasako da alderdi hontatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun