Bermeo, Sara eta Leitzako euskara eta kultur taldeak hainbat ekitaldi antolatu dituzte martxoaren 24 eta 25eko astebururako. Larunbatean, arratsaldeko bostetan kalejira izanen da. Seietan berriz, dantzariak eta jokoak pilotalekuan eta ondoren trikipoteoa eta afaria eskolan. Igandean, goizeko 10:00etan mendi irteera izanen da. 11:30etan, kalejira eta abesbatzak eta ondoren, pilota partiduak plazan. Larunbateko afariaren prezioa 1.000 pezeta da eta txartelak Torren eta Gaztan daude salgai.
Aipatutakoaz gain, bada aparte esan beharreko beste ekitaldi bat ere. Larunbatean, arratsaldeko hiruetan hasi eta bederatziak bitarte Iñaki Perurena 100 kiloko harria 1.300 aldiz altxatzen saiatuko da.