Nafarroako Haur Kantari txapelketara lehen aldiz aurkeztu dira Aresoko umeak. Larunbatean Irurtzunen burututako saioan Mikel Olazabalek bakarka «Gaueko malko bi» kantatu zuen. Aresoarrak taldeak (Irantzu, Josune eta Xabier Alustiza, Alaitz eta Anartz Olano, Gorka Arraiago, Txomin Goikoetxea, Imanol Baraibar eta Garikoitz Nieto) «Eskolakeriak» abestu zuen.