Martxoaren 9an, hamabi lagunek Emakumeen Eguna ospatu zuten. Afari aurrea girotzeko, herriko sei lagunek prestatutako «La mujer florero» izeneko antzerkia egitea pentsatu zuten, baina jende gutxi elkartu eta aurten ezinezkoa izan da. Beraz, afari eder batekin ospatu zuten.