Udalak, Arkiskil eta Erreka auzoetako ur-horniduraren obra enkante bidez adjudikatzeko akordioa hartu eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidali du. Iragarkia argitaratzen denetik 26 eguneko epea izanen dute interesatutako enpresak beraien eskaintzak aurkezteko. Eskaintza hoberena egiten duen enpresak hilabeteko epea izanen du obra hasteko eta hiru hilabete bukatzeko. Finantziaketari dagokionez, Nafarroako Gobernuak 10,1 milioi ordainduko du, Udalak 2,5 milioi eta gainerantzekoa, zerbitzuaz probetxatuko diren partikularrak ordainduko dute (4,5 milioi).