Patxi Arraras burlatarrak irabazi zuen Herri Krosa

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 4a

Scania taldeko Patxi Arraras burlatarra nagusitu zen Leitzako XXIII. Krosean. Hamar kilometroak osatzeko 30 minutu eta 49 segundu behar izan zituen. Eneko Martinez eta Alfredo Lusarretak osatu zuten podiuma eta Aingeru Mindegia izan zen lehen leitzarra. Emakumeen artean Maika Ariztegi iturendarra izan zen garaile eta Ima Zestau lehendabiziko leitzarra.
400 korrikalarik hartu zuten parte lasterketan eta minutuko isilunea gorde zen Diego Garciaren oroimenez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun