449.623.002 pezetako diru sarrera eta irteerak izanen ditu aurten Udalak, martxo hasieran onartutako aurrekontuaren arabera. Dirutza honetatik ia erdia, 244.483.139 pezeta inbertsioetan gastatuko dira. Bertze ondasun eta zerbitzu arruntetan 117.932.156 pezeta erabiliko dira.
Diru-sarrerei dagokienez, 148.468.604 pezeta dirulaguntzen bidez ailegatuko dira. Transferentzia arrunten bidez, 125 milioi sartuko dira udal kutxan eta zerga ezberdinen bitartez 74 milioi.