Apirilaren bi asteburutako luzatuak zeuden bi deialdiei erantzun ikaragarria eman zien herriak, ohi duen bezala. Lehenengoan, Korrikaren aldeko barrikotean alegia, 220 lagun elkartu ziren herriko frontoian. Bigarrenean, leku berean, 350 lagun izan ziren Asier eta Fernandoren zapelak ospatu asmoz bildutakoak.