Sari mordoxka bi herrietara Haur Kantu txapelketako Iruñeko finaletik

Esteban AROTZENA 2009ko irailaren 4a

Maider Antsa aranoarra izan zen gaztetxoen izarra

Aurreko urteetan bezala txikitu ez bazuten ere, sari mordoxka ederra ekarri zuten Arano eta Goizuetako ordez­ka­riek apirilaren 8an Iruñeko Gaiarre antzokian ospatu zen Nafa­rroako Euskal Kantu txapelketako finaletik.
Txikien mailako bakarlarien artean bigarren saria Nerea Zabaletarentzat izan zen. Gaztetxoen artean, berriz, Haizea taldeari sari berezia eman zioten, eta Maider Antsa eta Naiara Arotzenak osatutako bikotea aurtengo onena izan zen, bera bakarra eraman baitzuen finalera epaimahaiak txapelketako kanporaketa guzietan parte hartu dutenen artetik. Dena den, gaztetxoen mailako izarra Maider Antsa bilakatu zen. Bakarlarien saria kolorerik gabe eskuratzeaz gain, publikoarena ere berak jaso zuen. Haizeako beste hainbat taldekidek bezala, adinarengatik kantu txapelketari agurra eman zion edizio honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun