Joan den ortziralean, abuztuak 28, abiatu zen Aurrera Elkarteak antolatutako Leitzako Pilota Txapelketaren V. edizioa. Asteburuan final-laurdenak jokatu ziren, eta datorren asteburuan, berriz, finalerdiak jokatuko dira. Ortziraletik igandera, irailak, 4, 5 eta 6, alebin, infantile, kadete, jubenil eta helduen mailako hamar partida jokatuko dira, ohi bezala, Amazabal pilotalekuan.
Ortziralean hiru partida
Ortziraleko, irailak 4, lehia 19:00etan hasiko da.
Kadeteen mailan, X. Jaunarena eta Jaka, Juaristi eta Gabilondoren kontra ariko dira.
Jubeniletan Apezetxea-Lukin bikoteak, Ansotegi-Iturriaga izanen ditu aurrez-aurre.
Nagusietan, azkenik, Mendizabal eta Iparragirre, Onsalo eta Iriarteren aurka ariko dira.
Larunbatean, lau partida
10:00etan hasita alebin eta infantile mailako bina partida jokatuko dira.
Lehen partidan eta alebinetan, Barriola-Bakaikoa bikotea, Peña-Eskuderoren kontra ariko da. Alebinetako bigarren partida Lezea-Arandiak eta Egiguren-Petitek jokatuko dute.
Infantiletan, Agirre eta Iruretagoienak Olano eta Murgaren kontra ari beharko dute, eta eguneko azken partidan, Telletxea-Irribarria eta Untxalo-Goñi izanen dira aurrez-aurre.
Igandean azken finalerdiak
Igandean, 10:00etatik aitzinera jokatuko diren hiru partidekin amaituko dira finalerdiak.
Lehenbiziko partidan kadeteak ariko dira: Aldaregia-Apeztegiak, Zestau-Berazaren kontra jokatuko dute. Jubeniletan, Dorronsoro-Pazosek Arrieta-Lana izanen dituzte aurrez aurre; eta nagusietan, Sagastibeltza-Landiribar bikoteak Idoate-Uzkudun izanen dituzte aurkari.
Finalerdiak jokatuta, irailaren 13an jokatuko diren final haundietarako pilotariak zein izanen diren erabakita geldituko da.