Jadanik badira olio erabiliaren bilketa zerbitzuaren lehenengo sei hilabeteen emaitzak. Dakizuenez etxeko olio zikina jasotzeko zerbitzua martxoan hasi zen lanean eta hilero azken ostiraletan plazan jartzen den postu batean biltzen da erabilitako olio hori. Hemendik aurrera arratsaldez furgoneta herrian barna ibiliko da olioa bilduz. Ondoko koadroan ageri dira lehendabiziko sei hilabete hauetako emaitzak, hau da, hilabete bakoitzean olioa eraman duten pertsona kopurua eta hilabetero bildu den olio litro kopurua. Maiatza izan zen gehien bildu zen hilabetea eta uda garaian, behera egin du.