Sokatira taldeak Europako txapelketara ez joatea erabaki du

Juana Mari SAIZAR 2009ko irailaren 3a

Espainiako selekzioa ez du ordezkatu nahi

Azken aldian bezalaxe, sokatira taldea albiste dugu. Suitzan Europako txapelketan ez du parte hartuko ez klub ezta nazio mailan ere. 560 kiloko kategorian parte hartu behar zuen, Euskal Herriko txapeldun izan ondotik. Sakanako neskek egindako «trebeziaren» ondorioa da hau, Xabier Arraras tiralariararen esanetan. TWIFek baldintza batzuk jarri ditu, arropa, kolore, ereserki eta banderen gain, nazio mailan parte hartzekotan. Denak bildu ondoren, eta eztabaidatu eta gero, erabakia ezezkoa izan da. Denbora gutxi izan dute dena ongi aztertzeko eta erabakia presazkoa izan da. Taldea lur jota dago eta oraingoz hemen utzi beharko dute aurtengo denboraldia, lur gainean. Goma gainekoa, dena den, itxaropentsu hasteko asmoarekin daude. Aupa eta aurrera!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun