Saharatar bat Suro auzoan

Kontxi KLABER 2009ko irailaren 2a

Uztailaren 18an etorri zen 2 hilabeteko  bisatuarekin, Kori izeneko 14 urteko Saharako gaztea. Lehenengo egunak gogorrak izan ziren bai mutilarentzat, baita Beltseko-bordakoentzat, baina berehala ohitu ziren. Hitz egin  erdaraz egiten zuen, azkenerako euskara ere zerbait nahasiz. Suron egin zituen lagun pare bat eta hor ibili da jotasu bizikletan. Etxekoek alde batetik bestera ibili dute eta mutila ere saia­tu da belarretan. Irailaren 10ean Bilboko Aeroportura eraman zuten Kori negarrez, baina bere aitarekin elkartu zenean aldatu zen eta pozik ekin zion bidaiari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun