Joan den uztailaren 24an Torreviejan hil zen Olaia Castresana eta berak nahi zuen bezala bere errautsak Euskal herri osoan zabaltzen ari dira.
Irailaren 22an Urkiola eta Aramaion, 23an Aranon eta Donostiako Irlaneta asteburu honetan Senpereko lakuan, Iratin eta Mitikilen zabaldu dituzte.
Goizeko 10ak aldera, 200 bat lagun elkartu ziran Aranoko plazan. Sorotxon itsas aldera begira ekitaldiari hasiera eman zitzaion Txalapartarekin, gero bi bertso hunkigarri kantatu zituen Xabierrek ondorean G. Arestiren Olerkia “Nire aitaren etxea” irakurri zen, azkenik Goizuetako lau dantzarik Agurra dantzatu zuten. Senitartekoek haizeratu zituzten Errautsak Petaloekin, eta lagunak arrosa hori batzuk utzi zituzten lurrean. Olaia Aranora etortzen zen lehendik ere eta bere nahia izan da bertan izatea.