Gitarranbueltako zabortegiko moldaketa lanak hasiak dira. Udalak 64.075.516 pezetatan Coyser S.L. enpresari eman zion lana. Nafarroako Gobernuak 55 milioiko dirulaguntza emanen du. Alde batetik zabortegiaren moldaketa eginen da. Bestetik, Erasote erreka bideratu, eta euri asko eginez gero trenbideak presa egin dezakeneez, gainezkabideak eginen dira. Arriskua kentzeaz gain, itxuraldaketa ederra hartuko du inguruak.