Gorriztaran garbitzeko auzolana

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 2a

Irailaren 15ean, bigarren deialdia egin ondoren, 6 lagun bildu ziren Gorriztaran erreka garbitzeko auzolanera. Oso jende gutxi ia 3.000 biztanle dituen herri baterako. Halere hiru zakarrontzi zabor bete zituzten herri sarreratik hasi eta Erasote errekarekin biltzen den puntu arte. Andamioak, hodiak, perrilak, paperak, arropak, gozoki papera pila bat (gehienbat eskola parean), 100 bat kilo burni... atera zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun