Zaborrak bereizteko kontzientziazio kanpaina

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 2a

Zaborontzietan pegatinak jarri ditu Udalak

Urte mordoska badira zaborren bilketa selektiboa egin ahal izateko kolore ezberdinetako zakarrontziak jarri zirela baina halere oraindik ez da zaborra behar bezala bereizten. Horregatik Udalak kontzientziazio kanpaina berri bati ekinen dio eta zakarrontzietan pegatinak jarriko ditu. Hauetan, hiru kontzeptu gogoraziko dizkigute: Batetik, zakarrontzi urdinetara papera eta kartoia besterik ez dela bota behar (bestelako zaborra botaz gero, zakarrontzi hori zabor organikoetara hustuko da, askoren lana baliogabetuz). Zakarrontzi berdeetan berriz, zaborrak poltsatan bota behar direla jarriko dute, oraindik badirelako pertza eta poltsak zakarrontzietan hustutzen dituztenak. Azkenik, beira jasotzeko kanpaietara, beira besterik ez dela bota behar gogoratzen dute.
Bestalde, boluminosoak hilero, lehendabiziko, bigarren eta hirugarren asteazkenetan biltzen direla gogorarazten dute. Itxaroterik ez dagoen kasutan besterik ez dira boluminosoak industrialdeko pabilioira eraman behar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun