Usoa Ehiztarien Elkarteak eta Udalak ehiza postuen kontratua berritu dute bi urterako. Urte bakoitzeko 500.000 pezeta ordaindu beharko du elkarteak eta gastuak bere gain izango dira. Badirudi 2003. urtean Leitzakoekin batera elkartu beharko dutela ehiztariek, lege berriaren arabera herriko kotoa nahikoa ez baita izango.