Bigarren urtez segidan, Aresoko Mendi Martxa antolatu dute Plazaola Partzuergo Turistikoak, Aresoko Udalak eta eskualdeko Kirol Mankomunitateak elkarlanean, eta igande honetak, irailak 6, izanen da.
26 kilometroko itzulia Ulizar, Urkiza, Pagozelai eta Lau Mugarrieta (Guratz) parajeetan barna pasako da. Goizean 8:00etan emanen zaio hasiera plazatik, eta 4-5 orduko iraunpena izanen du.
Izen-ematea
Mendi Martxan parte hartzeko, aurretik izena eman daiteke, eta horretarako azken eguna gaur, asteazkena, izanen da. Horretarako www.mendinavarra.com web orrian sartu beharko da. Aurretik izena emanez gero, 4 euro ordaindu beharko dira eta egunean bertan 6 euro. Egun berean egiteko 7:00etatik 7:45era bitarte egin beharko da.
Aresoko mendi itzulia Nafarroako mendi ibilbideen zirkuituaren barne dago, eta hauxe izanen da aurtengo azkena. Informazio gehiagorako : www.plazaola.org eta www.mendinavarra.com.
Aipatu, aurten, ibilaldia bukatutakoan, paella jatea izanen dela.