Abel Barriola final laurdenean

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 2a

Leitzarra da eskualdeko ordezkari bakarra lehen mailako lau terdiko txapelketaren final laurdenetan. Bergaran aisa irabazi zion Inaxio Errandoneari, 22-8, joku erakustaldia egin ondotik. Igande honetan Alustizaren kontra jokatzekoa zen Etxabarrin. Irabazi balu, abenduaren 9an jokatuko luke finalerdia. Arerioa, Lasa III eta Capellan edo Goñi Iren arteko norgehiagokan erabakiko da igande honetan. Zergatik ez abenduaren 23ko finalarekin amets egin?
Bertzalde, Asier Olaizola goizuetarrak 16-22 galdu zuen Belokiren kontra Sorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun