Joan den urteko arrakasta ikusita, Plazaola Partzuergo Turistikoak, Aresoko Udalak eta eskualdeko Kirol Mankomunitateak bertze behin Aresoko Mendi Martxa antolatu dute igande honetarako, irailak 6. Bigarren edizioa izanen da aurtengoa eta Aresoko plazan hasi eta akituko da ibilbidea.
26 kilometroko itzulia Ulizar, Urkiza, Pagozelai eta Lau Mugarrieta (Guratz) parajeetan barna pasako da. Goizean 8:00etan emanen zaio hasiera, eta izen-ematea, egun berean egitekotan, 7:00etatik 7:45era bitarte egin beharko da. Aitzinetik egiteko aukera ere egon da, baina irailaren 2an akitu zen epea. Izen-ematea 6 euro kostako da. Joan den urtean ehun lagun inguruk egin zuen itzulia. Antolatzaileek kirol materiala zozketatuko dute.
Aresoko mendi itzulia Nafarroako mendi ibilbideen zirkuituaren barne dago, Berako eta Baztango Ibilaldiak eta bertze bortz martxarekin batera. Informazio gehiago: www.plazaola.org eta www.mendinavarra.com.