Artikutza Mendi Babestu izendatzeko elkarlanean ari dira Goizueta eta Donostiako Udalak

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 2a

Duen baloreagatik, inguru berezi izendatu nahi dute Artikutza eta hori lortzeko lanean ari dira Goizuetako eta Donostiako Udalak, Nafarroako Gobernuarekin batera. Zehazki Mendi Babestua izendapena eman nahi zaio. Europar Batasunak ematen duen izendapena da eta lurzoru eta balibide hidrikoak babestea jasotzen du. Horrez gain, Mendi Babestua izanik, Bruselatik datozen dirulaguntzak ere hartuko lituzke.

Bilera asteartean

Helburu horrekin bilkura bat baino gehiago egin dituzte Goizueta eta Donostiako udal ordezkariek, eta gaur ere, asteartea, egitekoa zuten Iruñean, Nafarroako Gobernuko ordezkariekin. Bertzalde, joan den astean Alberto Rodriguez Donostiako ingurumen zinegotziak jakinarazi zuenez, bertze sei hilabete beharko dira proiektua bukatzeko, baina “Artikutzak %99,9ko aukera du izendapen hori jasotzeko”.

Lana egiteko ardura Ekilan enpresak izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun