Haize energia parkeari alegazioak

Mikel ILLARREGI 2009ko ira. 1a, 17:19

Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen Haize Energiaren Lurralde Plangintzak, Mandoegi aldean, haize energia sortzeko azpiegitura baten instalazioa aurrikusten du. Bertan, 39 haize errota jarriko lirateke ia 8 km.ko luzeran. Aurrekontua 3.861 milioikoa da. Gaiak duen garrantziaz jabeturik eta gure herriari sortzen ahal dizkion ondorioak kontuan hartuz, nekazari talde, sindikatu eta beste zenbait udalekin bat egin du Leitzakoak, eta alegazioak aurkezteko epea beste 90 egunez luzatzea eskatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!