VI. Mendi Txirrindula Martxa

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 1a


Bizikletan ibiltzea gogoko dutenek aukera ezinhobea izanen dute  irailaren 20an. Egun ho­rretan, Plazaolan barna pasako den Mendi Txi­rrindula Martxaren VI. edizioa eginen da.  Luzera diferentea izanen duten proposamenak eginen dira: Andoain eta Lekunbe­rri arteko 40 kilometroak, Leitza eta Lekunbe­rri arteko 15 kilometroak eta haurren­tzat pailazoekin batera egiteko lau kilometroko ibilbidea.
Egun berean, bestalde, maratoi erdia ere eginen da, 21 kilome­troko proba lehiakorra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun