Hasi da Pilota Txapelketa

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 1a


Pilotazaleek hitzordu garrantzitsuak izanen dituzte hurrengo astebururuetan Amazabal pilotalekuan, abian baita Aurre­ra Pilota Eskolak antolatutako V. Pilota Txapelketa. Joan den ostiralean hasi eta igandera bitarte, final-laurdenak jokatu zituzten. Ostiral, larunbat eta igande honetan, hilak 4, 5 eta 6, finalerdiak jokatuko dituzte eta finalak, berriz, irailaren 13an, igandearekin.
Bitarte horretan Euskal Herriko eta Errio­xako 80 bat pilotari pasako dira Amazabal frontoitik, alebinak, infantilak, kadeteak, jubenilak eta nagusiak. Kirolariak Aurrera Pilota Eskolak aukeratutakoak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun