Nafarroako I. Talo Txapelketa jokatuko da igandeko Taloaren Egunean

Amaia eta Ainhoa 2009ko irailaren 5a

Nafarroako I. Talo Txapelketa jokatuko da igandeko Taloaren Egunean Amaia eta Ainhoa

Erakusketak, tailerrak, herri kirol saioak... denetarik izanen da

Plazaola Partzuergo Turistikoak antolatuta, beste urte batez, Taloaren Eguna eginen da igande honetan, irailak 6. Aurreko edizioetako emaitza ona ikusita, aurten ere egitarau bete-betea prestatu dute. Tartean, zenbait berrikun­tza ere izanen dira.

Merkatuaren irekiera 10:00etan
•Leitzako talogileak: Villa­bona eta Saralegi.
•Artisauak: sagardoa, eztia, txistorra, gazta, zur lanak...
•Taloa egiteko tailerra.
•Baserriko tresneriaren erakusketa.
•Arto zuriketaren erakusketa.
•Baserriko animalien erakusketa.
•Haurrentzat gurdi ibilaldia.

Ekintza gastronomikoak: 11:00-13:30
•Nafarroako I. Talo Lehia­keta. Lehenengo hiru sailkatuentzat sariak banatuko dira he­rri kirolak bukatu ondotik.
•Taloarekin egindako plateren erakusketa. Zonaldeko jatetxe eta tabernek egindakoak izanen dira.
•4-14 urte arteko gaztetxoentzat taloa egiten ikasteko taile­rra.

Herri kirol saioak 12:00etan
•Euskal Herriko Aizkola­ri Gazteen Txapelketa.
•Nafarroako Txinga-Eramate Txapelketa.
•Euskal Herriko Koxkor Biltze Txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun