Festen biharamuna pasa da jada, baina oroitzapen onekin geratu gara herritar guztiak, jendearen parte-hartzea haundia eta ona izan baita. Azken urteetako egitarau berdintsua izan da, baina berrikuntzen artean, ume eta gaztetxoek eginiko ingurutxoa izan da aipagarriena. Helburua Aresoko ingurutxoa ez galtzea da, ahal bezain jende gehienek jakitea eta dantzatzea. Elizkizunei dagokienez, esan, beharbada Amabirjin Egunekoa aspaldian ikusitako jendetsuenetakoa izan zela. Urtero bezala, dantzariek arkua egin zuten Eliza sarreran. Haurren artean txikienak hiru urtekoak ziren eta zaharrenak 13koak.