Bigarren Mendi Martxa eginen da igandean

Juana Mari SAIZAR 2009ko irailaren 1a

Itzulia bukatutakoan paella jatea izanen da

Igande honetan, irailak 6, bigarren Mendi Martxa egingo da Udalak eta kirol koordinatzaileak antolatuta. Iaz oso ongi atera zen, eta aurten ere hala espero da.
26 kilometroko ibilbidea izanen dute mendizaleek aurretik eta goizean 8:00etan abiatuko da plazatik. Aipatu, aldi honetan, bokatak banatu beharrean, paella jana egingo dela bazkal­tzeko, mendi itzulia bukatzen denean.
Martxari buruzko xehetasun gehiago kirolen atalean aurkituko dituzue, 39. orrialdean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun