Urteurrena, giroa, berrikuntzak, glamourra...

Esteban AROTZENA 2009ko irailaren 1a

Urteurrena, giroa, berrikuntzak, glamourra... Esteban AROTZENA

Peña eta bere fundatzaileak izan dira festa eder batzuen ardatz

Aurtengo Amabirjinetako zenbait une betirako geldituko dira goizuetar askoren bihotzetan eta erretinan. «Momentiko» horien protagonista nagusiak, jakina, Umore Onaren fundatzaileak izan ziren. Ahaztezinak beraiek botatako itxaferoa, eta Peñaren Eguneko diana, pilota plazako omenaldi ekitaldia eta ilunabarrean Ganddegiko atarian Luis Elizegi buru zuen txarangak peñakide beteranoen eskutik jasotako agurra.


Giroa-berrikuntzak
Festa giroa, bestalde, aparta izan da aurten ere. Igande eta astelehen arra­tseko lasaitasunaren ondoren, asteartean kaleak, tabernak eta txosnak bete egin ziren be­rriz, ostiralean eta larunbatean bezalaxe. Aipagarria, gainera, berrikun­tzek izan duten arrakasta. Astearte arratsean gainezka bete zen plaza festei bukaera ofiziala emateko lehenbiziko aldiz antolatutako ekitaldian. Eta Peñaren historia irudikatzen zuen 600 argazkiko erakusketak ehunka lagunen bisita jaso zuen.

Glamourra
Edozein jaialdi edo goi mailako ebentok pertsonaia ezagunak erakartzea izaten du helburu. Ba gure festek lortu dute hori ere, ohera­tzeko presarik gabe etorritako izarrak ikus baitzitezkeen herrian asteartearekin, 18an: goi-goi mailako pilotariak eta harri-jasotzaileak, tourrean etapak irabazitako txirrindulariak eta abar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun