Jose Zestau eta Fidel Gomez dira ehiztarien juntako kide berriak

F. ETXEBERROA 2009ko irailaren 1a

Jose Zestau eta Fidel Gomez dira ehiztarien juntako kide berriak F. ETXEBERROA

25. postua tokiz aldatuko da Leitzako ehiztariak kexu direlako

Ehiztariak burubela­rri dabiltza prestaketa lanetan, sasoia ere ailegatzear delako. Joan den uztailaren 26an urteroko bilkura egin zuten Mosaiko aterpean eta 38 bazkide bildu ziren. Hainbat gai izan zituzten aztergai, eta horien artean, 2008-2009 denboraldiko kontuak aurkeztu zituen lehendakariak. Onartuak izan ziren.
Denboraldi honi begira izanen diren berri­kuntzen artean, bat da aipagarriena. Juntan bi kide berri sartu direla, alegia: Jose Zestau eta Fidel Gomez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun