Joan den ortziralean, abuztuak 28, abiatu zen Leitzako Aurrera Pilota Elkarteak antolatuta, V. Pilota Txapelketa eta hiru egunez final-laurdenak jokatu zituzten alebin, infantil, kadete, jubenil eta helduen mailako hainbat pilotarik.
Kadeteak, jubenilak eta nagusiak
Kadeteen mailan, bi partida jokatu ziren. Horietako batean, Juaristi-Gabilondok 22-11 irabazi zieten Iribarren-Hernandorenari. Bigarrenean, berriz, Aldaregia-Lasa bikotea 22-20ko markagailuarekin gailendu zitzaion Maia-Ulangari.
Jubeniletan ere bertze bi partida jokatu ziren. Lehenbizikoan, Ansotegi-Iturriaga 22-10 gailendu zitzaizkien Madariaga-Ansotegiri eta bigarrenean, Tainta-Zinkunegik 15-22 galdu zuten Arrieta-Lanaren kontra.
Nagusietan, azkenik, Yoldi-Iriartek 22-0 irabazi zieten Rico-Madariaga bikoteari eta Jaunarena-Otxoterenak 13-22 galdu zuten Idoate-Uzkudunen kontra.
Larunbatean alebinak eta infantilak
Alebin eta infantile mailako partidak larunbatarekin erabaki ziren. Guztira zortzi partida jokatu ziren, lau kategoria bakoitzean.
Alebinetan, Barriola-Bakaikoak 18-5eko emaitza eskuratu zuten Eraso-Sanchezen kontra. Peña-Eskuderok, berriz, 18-10 irabazi zieten Errandonea-Okiñenari; Lezea-Arandia bikotea 18-16 izan zen garaile Zabal-Medinaren kontra, eta mailako azken partidan, Egiguren-Petite nagusitu ziren. 18-17 irabazi zieten Laso-Zalduendori.
Infantiletan, bertzalde, bertze lau norgehiagoka jokatu ziren. Lehenbizikoan, Agirre-Iruretagoienak 18-13 irabazi zieten Mujika-Iturriagari. Bigarren lehian, Telletxea-Iribarria 18-5 nagusitu ziren Sagastibeltza E.-Gonzalezen kontra; hirugarrenean Untxalo-Goñik irabazi zuten, Garziarena-Tolosari 18-11 irabazita. Eta Egiguren-Ibarrondok, azkenik, 9rekin gelditu ziren Olano-Murgaren kontra.
Final-laurdenak jokatuta, heldu den igandean, hilak 4, 5 eta 6, finalerdiak jokatuko dituzte eta irailaren 13an finala.